Itun Zaharra

Itun Berria

Apokalipsia 2:18-29 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

18. Thyatiren den Eliçaco Aingueruäri-ere scriba ieçóc, Iaincoaren Semeac, ceinec baititu beguiac suaren garra beçala, eta ceinen oinéc cobre fina irudi baituté, gauça hauc erraiten citic,

19. Baceaquizquiat hire obrac eta hire charitatea eta cerbitzua eta fedea eta hire patientiá eta hire obrác: eta hire azquen obrác lehenac baino guehiago dituc.

20. Baina cerbait gauça appur badiát hire contra: ceren permettitzen baituc Iezabel emazteac (ceinec eguiten baitu bere buruä prophetessa) iracats deçan, eta ene cerbitzariac seduci ditzan, paillardatzera, eta idoley sacrificatzen diradenetaric iatera.

21. Eta eman diarocat dembora, bere paillardiçatic emenda ledinçát: eta eztuc emendatu.

22. Huná, nic diát hura eçarten ohean: eta harequin adulteratzen dutenac gucizco tribulatione handitan, baldin bere obretaric emenda ezpaditez.

23. Eta haren haourrac herioz hilen citiát, eta iaquinen dié Eliça guciéc ecen ni naicela guelçurrunac eta bihotzac examinatzen ditudana: eta çuetaric batbederari emanen diarocat bere obrén araura.

24. Baina çuey goitico Thyatiren çaretenoy erraiten drauçuet, Nor-ere baitirade doctrina haur eztutenac, eta Satanen barnatassunac eçagutu eztituztenac, dioiten beçala: eztut çuen gainera berce cargaric eçarriren.

25. Baina duçuena, educaçue ethor nadino.

26. Ecen victoria vkan duqueenari, eta ene obrác finerano beguiratu dituqueenari, emanen draucat bothere Gentilén gainean.

27. Eta gobernaturen dituque burdinazco cihorrez: eta chehecaturen dirade lurrezco vnciac beçala, nic-ere Aitaganic recebitu vkan dudan beçala:

28. Eta emanen draucat hari artiçarra.

29. Beharriric duenac, ençun beça cer Spirituac erraiten drauen Elicey.

Irakurri kapitulu osoa Apokalipsia 2