Itun Zaharra

Itun Berria

Apokalipsia 2:14-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

14. Baina cerbait gauça appur badiat hire contra, ecen baduála hor Balaamen doctriná eduquiten dutenetaric, ceinec iracasten baitzuen Balac Israeleco haourrén aitzinean scandalo eçartera, idoley sacrificatzen çaizten gaucetaric iatera, eta paillardatzera.

15. Halaber baduc hic Nicolaitén doctriná daducatenetaric-ere, cein baita nic gaitz daritzadan gauçá.

16. Dolu bequic: ezpere, ethorriren nauc hire contra sarri, eta bataillaturen nauc hayén contra neure ahoco ezpatáz.

17. Beharriric duenac ençun beça cer Spirituac erraiten drauen Elicey, Victoriosoari emanen draucat iatera gordea dagoen Mannatic, eta emanen draucat harri churibat: eta harrian icen berribat scribaturic, cein nehorc ezpaitu eçagutzen, recebitzen duenac baicen:

Irakurri kapitulu osoa Apokalipsia 2