Itun Zaharra

Itun Berria

Apokalipsia 19:11-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Guero ikus neçan ceruä irequiric, eta huná, çaldi churibat, eta haren gainean iarriric cegoena deitzen cen Fidela eta Eguiatia, eta iustoqui iudicatzen duena eta combatitzen dena.

12. Eta haren beguiac ciraden su-garra beçala, eta haren buru gainean cen anhitz diadema, eta çuen scribuz icena harc berac baicen eçagutu vkan eztuena:

13. Eta cen odolez tintatu arropa batez veztitua: eta haren icena deitzen da IAINCOAREN HITZA.

14. Eta ceruän diraden armadác iarreiquiten çaizquión çaldi churiz, veztituric crespa churiz eta purez.

15. Eta haren ahotic ilkiten cen ezpata çorrotzbat, harçaz io ditzançát nationeac: ecen harc gobernaturen ditu hec burdin berga batez: eta hura da Iainco bothere gucitacoaren hissizco eta hirazco mahatsarno lacoa aurizquiren duena.

16. Eta çuen bere veztidurán eta ichterrean scribuz icen haur, REGVEN REGVEA, ETA IAVNEN IAVNA.

17. Guero ikus neçan Ainguerubat iguzquian barna cegoela, ceinec oihu eguin baitzeçan ocengui, ciostela ceruären arteaz hegaldatzen ciraden chori guciey, Çatozte, eta bil çaitezte Iainco handiaren affarira,

18. Ian deçaçuençát reguén haraguia, eta capitainén haraguia, eta borthitzen haraguia, eta çaldién haraguia, eta hayén gainean iarriric daudenena, eta libre eta sclabo, chipi eta handi gucién haraguia,

19. Guero ikus nitzan bestiá eta lurreco regueac eta hayen armadác bilduric guerla eguitera çaldi gainean iarriric cegoenaren contra eta haren armadaren contra.

20. Eta bestiá hatzaman cedin, eta propheta falsu haren aitzinean signoac eguin cituena harequin, ceinéz seducitu baitzituen bestiaren mercá hartu vkan çutenac, eta haren imaginá adoratu vkan çutenac: viciric iraitzi içan dirade bi hauc suzco stang suphrez çachecan batetara:

21. Eta goiticoac hil içan ciraden çaldi gainean iarriric cegoenaren ahotic ilkiten cen ezpatáz: eta chori guciac asse citecen hayén haraguietaric.

Irakurri kapitulu osoa Apokalipsia 19