Itun Zaharra

Itun Berria

Apokalipsia 18:1-6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta gauça hauen ondoan ikus neçan berce Ainguerubat iausten cela cerutic, bothere handia çuela: eta argui cedin lurra haren gloriáz:

2. Eta oihuz iar cedin botheretsuqui voz handiz, cioela, Erori da, erori da Babylon handi hura, eta eguin içan da deabruén habitatione, eta spiritu satsu ororen eta hegaztina satsu eta execrable ororen retiragune:

3. Ecen haren paillardiçaren hirazco mahatsarnotic edan vkan dute gende guciéc, eta lurreco reguéc harequin paillardatu vkan dute: eta lurreco merkatariac haren delicietaco abrastassunetic abrastu içan dirade.

4. Eta ençun neçan berce vozbat cerutic, cioela, Ilki çaitezte hartaric ene populuá, haren bekatuetan participant etzaretençát, eta haren plaguetaric recebi ezteçaçuençát.

5. Ecen haren bekatuac elkarri iarreiqui içan çaizca cerurano, eta orhoit içan da Iaincoa haren iniquitatéz.

6. Renda ieçoçue harc eguin vkan drauçuen beçala: eta paga ieçoçue doblea bere obrén araura: harc erautsi vkan drauçuen copán eman ieçoçue doblea.

Irakurri kapitulu osoa Apokalipsia 18