Itun Zaharra

Itun Berria

Apokalipsia 18:1-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta gauça hauen ondoan ikus neçan berce Ainguerubat iausten cela cerutic, bothere handia çuela: eta argui cedin lurra haren gloriáz:

2. Eta oihuz iar cedin botheretsuqui voz handiz, cioela, Erori da, erori da Babylon handi hura, eta eguin içan da deabruén habitatione, eta spiritu satsu ororen eta hegaztina satsu eta execrable ororen retiragune:

3. Ecen haren paillardiçaren hirazco mahatsarnotic edan vkan dute gende guciéc, eta lurreco reguéc harequin paillardatu vkan dute: eta lurreco merkatariac haren delicietaco abrastassunetic abrastu içan dirade.

4. Eta ençun neçan berce vozbat cerutic, cioela, Ilki çaitezte hartaric ene populuá, haren bekatuetan participant etzaretençát, eta haren plaguetaric recebi ezteçaçuençát.

5. Ecen haren bekatuac elkarri iarreiqui içan çaizca cerurano, eta orhoit içan da Iaincoa haren iniquitatéz.

6. Renda ieçoçue harc eguin vkan drauçuen beçala: eta paga ieçoçue doblea bere obrén araura: harc erautsi vkan drauçuen copán eman ieçoçue doblea.

7. Cembat bere buruä glorificatu vkan baitu, eta deliciotan içan baita, emoçue hambat tormenta eta nigar: ecen bere bihotzean erraiten du, Iarria nago reguina, eta eznaiz alhargun, eta vrthueriaric eztacusquet.

8. Halacotz egun batez ethorriren dirade haren plagác, herio eta vrthueria eta gossete: eta suz erreren da: ecen Iainco Iauna borthitz da, ceinec iugeaturen baitu hura.

9. Eta nigar eguinen duté harçaz eta deithore haren gainean lurreco reguéc, harequin paillardatu dutenéc eta deliciosqui vici içan diradenéc, dacusqueitenean haren erratzeco kea:

10. Vrrun daudela haren tormentaren beldurrez, dioitela, Elas, elas, Babylon ciuitate handiá, ciuitate borthitzá nola hire condemnationea oren batez ethorri içan den!

11. Lurreco merkatariéc-ere nigar eguinen duté eta deithore haren gainean, ceren nehorc ezpaitu hayén marchandiçatic erosten guehiagoric:

12. Marchandiça vrrhezcoric, eta cilharrezcoric, eta harri preciatuzcoric, eta perlazcoric, eta crespazcoric, eta pourprezcoric, eta cetazcoric, eta escarlatazcoric, eta vssain onetaco çur mota gucitacoric, eta yuoirezco vnci gucitacoric, eta vnci gucizco çur preciatuzcoric, eta cobrezcoric, eta burdinazcoric, eta marbrezcoric:

13. Eta canela, eta vssain on, eta vnguentu, eta encensu, eta mahatsarno, eta olio, eta irin flore fin, eta ogui bihi, eta behor eta ardi, eta çaldi, eta carriot, eta sclabo, eta guiçonén arima.

14. (Hire arimaren desirezco fructuac ioan ditun hireganic, eta gauça delicatu eta excellent guciac galdu içan çaizquin: eta eztitun guehiagoric gauça hec eridenen)

15. Gauça hauén merkatariac bada abrastu içanic vrrun harenganic egonen dirate haren tormentaren beldurrez, nigarrez eta deithorez daudela.

Irakurri kapitulu osoa Apokalipsia 18