Itun Zaharra

Itun Berria

Apokalipsia 17:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Orduan ethor cedin çazpi ampolác cituztén çazpi Aingueruetaric bat, eta minça cedin enequin, ciostala, Athor, eracutsiren drauat anhitz vren gainean iarriric dagoen paillarda handiaren damnationea:

2. Ceinequin paillardatu baitute lurreco reguéc, eta haren paillardiçazco mahatsarnoaz horditu içan baitirade lurreco habitantac.

3. Eta spirituz desertu batetara eraman nençan: eta ikus neçan emaztebat, bestia escarlata coloretaco, blasphemiotaco icenez bethe, çazpi buru eta hamar adar cituen baten gainean iarria.

4. Eta emaztea cen abillatua pourpraz eta escarlataz, eta vrrhestatua vrrhez, eta appaindua harri preciatuz eta perlaz, copa vrrhezcobat bere paillardiçaco abominationez eta satsutassunez bethea bere escuan çuela.

5. Eta bere belarrean icen-bat scribaturic, Mysterio, Babylon handia, lurreco paillardicén eta abominationén amá.

6. Eta ikus neçan emaztea sainduén odolaz, eta Iesusen martyroén odolaz horditua, eta hura ikussiric, mireste handiz mirets neçan.

7. Eta erran cieçadan Aingueruäc, Cergatic miresten duc? nic erranen drauat emaztearen, eta hura ekarten duen bestia çazpi burutacoaren eta hamar adarretacoaren mysterioa.

8. Ikussi vkan duán bestiá, içan duc, eta eztuc guehiagoric: eta igaiteco duc abysmetic, eta perditionetara ioaiteco: eta miretsiren dié lurreco habitantéc (ceinén icenac ezpaitirade scribatuac vicitzeco liburuän munduaren hatseandanic) dacussatenean bestiá, cein baitzén, eta ezpaita, eta alabaina baita.

Irakurri kapitulu osoa Apokalipsia 17