Itun Zaharra

Itun Berria

Apokalipsia 14:13-20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Orduan ençun neçan vozbat cerutic, ciostala, Scriba eçac, Dohatsu dirade Iaunean hiltzen diraden hilac hemendic harat. Bay, dio Spirituác: ecen reposatzen dirade bere nequetaric, eta bere obrác iarreiquiten çaizté.

14. Eta beha neçan, eta huná hodey churibat: eta hodey gainean norbeit cegoen iarriric guiçona irudi çuenic, çuela bere buru gainean vrrhezco coroabat, eta bere escuan iguitey çorrotzbat.

15. Eta berce Ainguerubat ilki cedin templetic, oihuz çayola ocengui, hodey gainean iarriric cegoenari, Eçarrac eure iguiteya, eta vztá errequeita eçac: ecen ethorri çaic errequeitatzeco ordua: ecen lurreco vztá çorhitu duc.

16. Orduan eçar ceçan hodey gainean iarriric cegoenac, bere iguiteya lurrera: eta errequeita cedin lurra.

17. Eta berce Ainguerubat ilki cedin ceruco templetic, çuela harc-ere iguitey çorrotzbat. 18 Eta berce Ainguerubat ilki cedin aldaretic, çuela bothere suaren gainean, eta ocengui oihu eguin cieçón iguitey çorrotza çuenari, cioela, Eçarrac eure iguitey çorrotza, eta mendemaitzac lurreco mahastico mulkoac: ecen hartango mahatsac onthu dituc.

19. Eta eçar ceçan Aingueruäc bere iguitey çorrotza lurrera, eta mendema ceçan lurreco mahastia, eta igor ceçan Iaincoaren hiraren laco handira.

20. Eta lacoa aurizqui cedin Ciuitatetic campoan: eta ilki cedin odol lacotic çamarién bridetarano, milla eta sey ehun estadiotan.

Irakurri kapitulu osoa Apokalipsia 14