Itun Zaharra

Itun Berria

Apokalipsia 14:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Orduan beha neçan, eta huná, Bildotsa cegoen Siongo mendi gainean, eta harequin ehun eta berroguey eta laur milla, çutela haren Aitaren icena scribatua bere belarretan.

2. Eta ençun neçan vozbat cerutic vr handién hotsa beçala, eta igorciri handi baten hotsa beçala: eta ençun neçan bere guitarrac ioiten cituzten guittarrarién soinubat:

3. Eta cantatzen çuten quasi cantu berribat throno aitzinean, eta laur animalén, eta Ancianoén aitzinean: eta nehorc ecin ikas ceçaqueen cantua ehun eta berroguey eta laur milléc baicen, cein baitirade lurretic erossiac:

4. Hauc dirade emaztequin satsutu eztiradenac: ecen virgina dirade: hauc dirade Bildotsari darreitzanac norat-ere ioan baitadi: hauc dirade guiçonén artetic erossiac, primitia Iaincoari eta Bildotsari sanctificatuac.

5. Eta hayén ahoan ezta eriden enganioric: ecen macula gabe dirade Iaincoaren throno aitzinean.

6. Guero ikus neçan berce Ainguerubat ceruären arteaz hegaldatzen cela, Euangelio eternala çuela, euangeliza liecençat lurreco habitantey, eta natione, eta leinu, eta mihi, eta populu guciari:

7. Cioela ocengui, Çareten beldur Iaincoaren, eta hari gloria emoçue: ecen ethorri da haren iugemenduaren ordua: eta adora eçaçue ceruä eta lurra eta itsassoa eta vr ithurriac eguin dituena.

8. Eta berce Ainguerubat iarreiqui cequión, cioela, Erori da erori Babylon, ciuitate handi hura, ceren bere paillardiçaren hirataco mahatsarnoaz natione guciac edaran vkan baititu.

Irakurri kapitulu osoa Apokalipsia 14