Itun Zaharra

Itun Berria

Apokalipsia 12:9-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Eta iraitz cedin dragoin handia, sugue çahar hura, Deabru eta Satan deitzen dena, ceinec mundu gucia seducitzen baitu: iraitzi içan da bada lurrera, eta haren Aingueruäc harequin iraitz citecen.

10. Eta ençun neçan voz handibat cioela ceruän, Orain eguin da saluamendua, eta indarra, eta gure Iaincoren resumá, eta Christ harenaren botherea: ecen gure anayén accusaçalea iraitzi içan da, ceinec accusatzen baitzituen gure Iaincoaren aitzinean egun eta gau.

11. Baina hec garaithu içan çaizquio Bildotsaren odolaren causaz eta bere testimoniageco hitzaren causaz, eta bere viciac eztituzte guppida vkan heriorano.

12. Halacotz çaitezte aleguera, ceruäc eta hetan habitatzen çaretenác. Maledictione lurreco eta itsassoco habitantey: ecen iautsi da deabrua çuetara, hira handiz betheric, nola baitaqui ecen dembora appurbat baduela.

13. Ikussi vkan çuenean bada dragoinac ecen iraitzi içan cela lurrera, persecuta ceçan arraz erdi içan cen emaztea.

14. Baina eman içan çaizcan emazteari arrano handi batenic bi hegal, hegalda ledinçát suguearen aitzinetic desertura, bere lekura, non hatzen baita dembora batetacotz eta demborétacotz eta demboraren erditacotz.

15. Eta iraitz ceçan sugueac emaztearen ondoan bere ahotic vr fluuiobat beçala, hura harrapa eraci leçançát fluuioaz.

16. Baina aiuta ceçan lurrac emaztea, eta irequi ceçan lurrac bere ahoa, eta hurrupa ceçan dragoinac bere ahotic iraitzi vkan çuen fluuioa

Irakurri kapitulu osoa Apokalipsia 12