Itun Zaharra

Itun Berria

Apokalipsia 11:3-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Baina emanen diraueat hura neureric bi testimoniori, ceinéc, prophetizaturen baituté milla eta ber-ehun eta hiruroguey egunez, çacuz veztituac diradela.

4. Hauc dituc bi oliuác eta bi candelér lurreco Iaunaren presentián daudenac.

5. Eta baldin nehorc hæy gaizquiric eguin nahi badraue, sua ilkiten duc hayén ahotic, eta iresten citic hayén etsayac: ecen baldin nehorc gaizquiric eguin nahi badraue, harc hunela heriotara eman behar dic.

6. Hauc dié bothere ceruären ersteco, vriric eztaguian hayén prophetiazco egunetan: eta dié bothere vren gainean, hayen odoletara conuertitzeco, eta lurraren açotatzeco plaga oroz noizere nahi baituqueite.

7. Eta acabatu duqueitenean bere testimoniagea abysmetic igaiten den bestiác, guerla eguinen dic hayen contra, eta garaithuren citic eta hilen:

8. Eta hayen gorputzac etzanen dituc Ciuitate handico placetan, cein deitzen baita spiritualqui Sodoma eta Egypte, non gure Iauna-ere crucificatu içan baita.

9. Eta ikussiren citié leinuètacoéc, eta populuetacoéc, eta mihietacoéc, eta nationetacoéc, hayen gorputzac hirur egun eta erdiz, eta eztiquee permettituren hayen gorputzac eçar ditecen sepulturatan.

10. Eta lurreco habitantéc bozcario vkanen dié hayén gainean, eta atseguin harturen dié: eta presentac igorriren dirauecé elkarri: ceren bi Propheta hauc tormentatu dituqueizten lurrean habitant diradenac.

Irakurri kapitulu osoa Apokalipsia 11