Itun Zaharra

Itun Berria

2 Timoteori 4:13-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Troasen Carpo baithan vtzi vkan dudan manteliná, ethor adinean ekarrac eurequin, eta liburuäc, baina principalqui pergamioac.

14. Alexandre cobre-arotzac anhitz gaitz eguin dirautac: Iaunac bere eguinén arauez renda dieçola.

15. Harenganic hi-ere beguiradi: ecen haguitz gure hitzey resistitu vkan dirauec.

16. Nehor etziaitadac assistitu, neure lehen defensán, aitzitic guciéc abandonnatu vkan niaué: imputa eztaquiela.

17. Baina Iauna assistitu içan ciaitadac, eta fortificatu vkan niauc, niçaz predicationea compli dadinçát, eta hura ençun deçatençát Gentil guciéc: eta deliuratu içan nauc lehoinaren ahotic.

18. Eta deliuraturen niauc Iaunac obra gaichto gucitaric eta emparaturen bere resuma celestialeco: hari dela gloria secula seculacotz. Amen.

19. Salutaitzac Prisca eta Aquila, eta Onesiphororen familiá.

20. Erasto guelditu içan duc Corinthen: eta Trophimo Mileten vtzi diat eria.

21. Diligentadi negu aitzinean ethortera. Salutatzen auté Eubuloc eta Pudensec eta Linoc eta Claudiac eta anaye guciéc.

22. Iesus Christ Iauna dela hire spirituarequin. Haren gratia dela çuequin. Amen.

Irakurri kapitulu osoa 2 Timoteori 4