Itun Zaharra

Itun Berria

2 Timoteori 4:13-20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Troasen Carpo baithan vtzi vkan dudan manteliná, ethor adinean ekarrac eurequin, eta liburuäc, baina principalqui pergamioac.

14. Alexandre cobre-arotzac anhitz gaitz eguin dirautac: Iaunac bere eguinén arauez renda dieçola.

15. Harenganic hi-ere beguiradi: ecen haguitz gure hitzey resistitu vkan dirauec.

16. Nehor etziaitadac assistitu, neure lehen defensán, aitzitic guciéc abandonnatu vkan niaué: imputa eztaquiela.

17. Baina Iauna assistitu içan ciaitadac, eta fortificatu vkan niauc, niçaz predicationea compli dadinçát, eta hura ençun deçatençát Gentil guciéc: eta deliuratu içan nauc lehoinaren ahotic.

18. Eta deliuraturen niauc Iaunac obra gaichto gucitaric eta emparaturen bere resuma celestialeco: hari dela gloria secula seculacotz. Amen.

19. Salutaitzac Prisca eta Aquila, eta Onesiphororen familiá.

20. Erasto guelditu içan duc Corinthen: eta Trophimo Mileten vtzi diat eria.

Irakurri kapitulu osoa 2 Timoteori 4