Itun Zaharra

Itun Berria

2 Timoteori 4:1-6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Requeritzen aut bada nic Iaincoaren eta Iesus Christ Iaunaren aitzinean, ceinec bere aduenimenduan eta resumán viciac eta hilac iugeaturen baititu:

2. Predica eçac hitza, perseuera eçac orduz eta orduz lekora: ari adi redarguitzen, mehatchatzen, exhortatzen, emetassun eta doctrina gucirequin:

3. Ecen içanen duc demborabat ezpaitute doctrina sanoa suffrituren: baina beharri quillicorrac dituztelaric, beréc bere desirén arauezco iracastunac bilduren baitituzté:

4. Eta eguiatic beharriac itzuliren baitituzté, eta fabletara emanac içanen baitirade.

5. Baina hic veilla eçac gauça gucietan, suffritzac afflictioneac, eguin eçac euangelistaren obra, eguic hire administrationea approbatua den.

6. Ecen ni ia sacrificatu içatera nihoac, eta ene partitzeco demborá hulbil duc.

Irakurri kapitulu osoa 2 Timoteori 4