Itun Zaharra

Itun Berria

2 Timoteori 2:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Hi bada, ene semé, fortificadi Iesus Christ baithan den gratián:

2. Eta anhitz testimonioren artean eneganic ençun dituan gauçác, iracats ietzec gende fideley, cein bercen-ere iracasteco sufficient içanen baitirade.

3. Hic bada trabaillu suffri eçac Iesus Christen gendarmés on anço.

4. Eztuc nehor guerlán empatchatzen vicitzeco eguitecoéz, guerla eguiteco hautatu duenaren gogaraco dençát.

5. Halaber baldin nehorc combatic eguiten badu, eztuc coroatzen baldin bidezqui combatitu ezpada.

6. Laborariac trabaillatu behar dic fructuric recebi deçan baino lehen.

7. Consideraitzac erraiten ditudan gauçác: Iaunac bada eman dieçála adimendu gauça gucietan.

8. Aicén orhoit Iesus Christ resuscitatu içan dela hiletaric, Dauid-en hacitic celaric, ene Euangelioaren araura:

Irakurri kapitulu osoa 2 Timoteori 2