Itun Zaharra

Itun Berria

2 Timoteori 2:1-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Hi bada, ene semé, fortificadi Iesus Christ baithan den gratián:

2. Eta anhitz testimonioren artean eneganic ençun dituan gauçác, iracats ietzec gende fideley, cein bercen-ere iracasteco sufficient içanen baitirade.

3. Hic bada trabaillu suffri eçac Iesus Christen gendarmés on anço.

4. Eztuc nehor guerlán empatchatzen vicitzeco eguitecoéz, guerla eguiteco hautatu duenaren gogaraco dençát.

5. Halaber baldin nehorc combatic eguiten badu, eztuc coroatzen baldin bidezqui combatitu ezpada.

6. Laborariac trabaillatu behar dic fructuric recebi deçan baino lehen.

7. Consideraitzac erraiten ditudan gauçác: Iaunac bada eman dieçála adimendu gauça gucietan.

8. Aicén orhoit Iesus Christ resuscitatu içan dela hiletaric, Dauid-en hacitic celaric, ene Euangelioaren araura:

9. Ceinetan, gaizquiguile anço, affligitzen bainaiz estecailluetarano: baina Iaunaren hitza eztuc estecatua.

10. Halacotz gauça guciac suffritzen citiát elegituacgatic, hec-ere obteni deçatençát Iesus Christ Iaunean den saluamendua, gloria eternalarequin.

11. Hitz segura duc haur: Ecen baldin harequin hil içan bagara, harequin vicico-ere garela.

12. Baldin suffritzen badugu, regnaturen-ere harequin diagu: baldin vkatzen badugu, harc-ere gu vkaturen guiaitic:

13. Baldin desleyal bagara, hura ordea fidel diagoc, vka bere buruä ecin ceçaquec.

14. Arramberritzac gauça hauc, protestatzen dualaric Iaunaren aitzinean ezteçan nehorc hitzez iharduqui, baita probetchuric batre ekarten eztuen gauça, aitzitic ençuleac erautzen dituena.

15. Diligentadi eure buruären Iaincoari approbatu presentatzera, confusione gabeco obrero, artezqui eguiaren hitza ebaquiten duála.

16. Oihu vanoac eta profanoac reprimitzac: ceren impietate handiagotara auançaturen baitirade.

17. Eta hayén hitza gangrená beçala alhaco duc, ceinetaric baitirade Hymeneo eta Phileto:

Irakurri kapitulu osoa 2 Timoteori 2