Itun Zaharra

Itun Berria

2 Tesalonikarrei 1:4-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Hala non gueuror çuengatic gloriatzen baicara Iaincoaren Elicetan, çuen persecutione eta iragaiten dituçuen afflictione gucietaco patientiáz eta fedeaz:

5. Cein baitirade Iaincoaren iugemendu iustoaren seignale, Iaincoaren resumaren digne eguin çaiteztençát, ceinagatic suffritzen-ere baituçue:

6. Ecen gauça iustoa da Iaincoa baithan, çuec affligitzen çaituzteney, afflictione renda diecén

7. Eta çuey affligitzen çaretenoy solageamendu gurequin, aguer dadinean Iesus Iauna cerutic bere puissanciaco Aingueruèquin,

8. Suzco garrequin, mendecatzen delaric Iaincoa eçagutzen eztutenéz, eta Iesus Christ gure Iaunaren Euangelioari behatzen etzaizquionéz:

9. Cein punituren baitirade punitione eternalez, condemnaturic Iaunaren presentiáz eta haren botherearen gloriáz:

10. Dathorrenean glorificatu dençát bere sainduetan, eta miragarri eguin dadinçat sinhesten duten gucietan (ceren gure çuec baitharaco testimoniagea sinhetsi içan baita) egun hartan:

11. Causa hunegatic-ere othoitz eguiten dugu bethiere çuengatic, çuec vocationearen digne gure Iaincoac eguin çaitzatençat, eta compli deçan bere ontassunaren placer on gucia, eta fedearen obrá botheretsuqui:

12. Glorifica dadinçát Iesus Christ gure Iaunaren icena çuetan, eta çuec hartan, gure Iaincoaren eta Iesus Christ Iaunaren gratiaren araura.

Irakurri kapitulu osoa 2 Tesalonikarrei 1