Itun Zaharra

Itun Berria

2 Pedro 3:9-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Eztu berancen promettatu duen Iaunac (batzuc berance estimatzen duten beçala) baina patient da guregana, ez nahiz nehor gal dadin, baina guciac emendamendutara datocen.

10. Baina ethorriren da Iaunaren eguna, ohoina gauaz beçala, ceinetan ceruäc habarrotsequin iraganen baitirade: eta elementac beroz deseguinen dirade, eta lurra, eta hartaco obra guciac choil erreren dirade.

11. Beraz gauça hauc guciac deseguin behar diradenaren gainean, nolaco behar duçue içan conuersatione saindutan eta pietatezco obratan?

12. Beguira çaudetela, eta lehiatzen çaretela Iaincoaren egunaren aduenimendura, ceinetan ceruäc irachequiric deseguinen baitirade, eta elementac beroz vrthuren?

13. Baina promessaren araura ceru berrién eta lur berriaren beguira gaude ceinétan iustitia habitatzen baita.

14. Halacotz, maiteác, gauça hauén beguira çaudetela, diligentia eçarçue macula gabe eta reprotchu gabe harçaz eriden çaitezten baquerequin.

15. Eta gure Iaunaren patientiá saluamendu estima eçaçue: Paul gure anaye maiteac-ere hari eman içan çayón sapientiaren araura scribatu vkan drauçuen beçala:

16. Quasi bere epistola gucietan nola punctu hauçaz minço baita: ceinétan baitirade batzu aditzeco gaitzic, ignorantéc eta fermetate gabéc makurtzen dituztenic, berce Scripturac-ere beçala, bere buruén destructionetan.

17. Çuec beraz, maiteác, engoitic aduertituac çaretenaz gueroztic, beguirauçue abominablén enganioz bercéquin eraman içanic, çuen fermetatetic eror etzaitezten.

18. Baina auança çaitezte Iesus Christ gure Iaunaren eta Saluadorearen gratián eta eçagutzean: ceini dela gloria orain eta eternitateco egunerano. Amen.

Irakurri kapitulu osoa 2 Pedro 3