1. Baina propheta falsuac-ere içan dirade populuaren artean, çuen artean-ere doctor falsuac içanen diraden beçala, ceinéc secretuqui sar eraciren baitituzte perditionetaco sectác: eta hec redemitu dituen Iauna vkaturen baituté, bere buruén gainera perditione lasterra erekarten duqueitelaric.
2. Eta anhitz iarreiquiren çaye hayén insolentiey: ceineçaz eguiazco bidea blasphematurén baita.
3. Halaco maneraz non auaritiaz enganiotaco hitzez merkatalgoa çueçaz eguinen baituqueite: ceinén gainera condemnationeac ia aspaldidanic ezpaitu berancen, eta ceinén perditionea ezpaitatza lo.
4. Ecen baldin Iaincoac Aingueru bekatu eguin vkan dutenac guppida vkan ezpaditu: baina ilhundurataco cadenéz abysmaturic liuratu vkan ditu, iudicioco reseruaturic.
5. Eta lehenagoco mundua eztu guppida vkan, baina Noe, iustitia trompettaria bera çortzigarren beguiratu vkan du, dilubioa gaichtoen mundura erekarriric.