Itun Zaharra

Itun Berria

2 Pedro 2:1-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Baina propheta falsuac-ere içan dirade populuaren artean, çuen artean-ere doctor falsuac içanen diraden beçala, ceinéc secretuqui sar eraciren baitituzte perditionetaco sectác: eta hec redemitu dituen Iauna vkaturen baituté, bere buruén gainera perditione lasterra erekarten duqueitelaric.

2. Eta anhitz iarreiquiren çaye hayén insolentiey: ceineçaz eguiazco bidea blasphematurén baita.

3. Halaco maneraz non auaritiaz enganiotaco hitzez merkatalgoa çueçaz eguinen baituqueite: ceinén gainera condemnationeac ia aspaldidanic ezpaitu berancen, eta ceinén perditionea ezpaitatza lo.

4. Ecen baldin Iaincoac Aingueru bekatu eguin vkan dutenac guppida vkan ezpaditu: baina ilhundurataco cadenéz abysmaturic liuratu vkan ditu, iudicioco reseruaturic.

5. Eta lehenagoco mundua eztu guppida vkan, baina Noe, iustitia trompettaria bera çortzigarren beguiratu vkan du, dilubioa gaichtoen mundura erekarriric.

6. Eta Sodomaco eta Gomorrhaco ciuitateac ilhaunduric subuersionetara condemnatu vkan ditu, eta eguin vkan du exemplu liraden gaichtoqui vici liradenén.

7. Eta Lot iustoa abominablén conuersatione dissolutionezcoaz fatigatua deliuratu vkan du.

8. (Ecen iusto hunec hayén artean habitatzen celaric ikustez eta ençutez egunetic egunera tormentatzen çuen bere bihotz iustoa, hayen obra gaichtoén causaz)

9. Badaqui Iaunac fidelén tentationetaric deliuratzen: eta iniustoén iudicioco eguneco tormentatu diradençát reseruatzen:

10. Eta principalqui haraguiari darreitzala, guthicia satsutara erorten diradenén eta guehientassuna menospreciatzen dutenén: hec audacioso eta bere buruéz pagu içanez, eztirade beldur dignitatéz gaizqui minçatzera.

11. Aingueruéc, indarrez eta puissançaz handiago badirade-ere, eztute hayén contra Iaunaren aitzinean gaitzerraitezco sententiaric emaiten.

Irakurri kapitulu osoa 2 Pedro 2