Itun Zaharra

Itun Berria

2 Korintoarrei 8:1-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Iaquin eraciten drauçuegu bada, anayeác, Macedoniaco Elicey eman içan çayen Iaincoaren gratiá:

2. Nola afflictionezco phorogança handitan hayén alegranciázco abundantiá, eta hayén paubrecia beherá abundant içan den hayén prompt içatearen abrastassunetan:

3. Ecen testificatzen dut, ahalaren arauez, eta ahalaz garaitic, gogatsu içan diradela:

4. Othoitz handirequin othoitz eguiten ceraucutela, sainduey eguiten, çayen aiutaren gratiá eta communicationea, recebi gueneçan.

5. Eta eztute sperança guenduen beçala eguin, baina bere buruäc eman drautzate lehenic Iaunari, eta guero guri, Iaincoaren vorondatez.

6. Tite exhorta gueneçançát, nola lehenetic hassi vkan baitu, hala acaba-ere leçan çuec baithan gratia haur-ere.

7. Bada gauça gucietan abundos çareten beçala fedez, eta hitzez, eta eçagutzez, eta diligentia oroz, eta çuen gureganaco charitatez, eguiçue gratia hunetan-ere abundos çareten.

8. Eztut manamenduz erraiten, baina bercén diligentiáz çuen charitateco leyaltatearen-ere phorogatzeagatic.

9. Ecen eçagutzen duçue Iesus Christ gure Iaunaren gratiá, nola çuengatic paubre eguin içan den abrats celaric: haren paubreciáz çuec abrats cindeiztençát.

10. Eta gauça hunetan conseillu emaiten dut: ecen haur çuen probetchutaco da, chazdanic hassi içan cinetenón, éz solament eguiten, baina nahi vkaiten-ere.

11. Orain bada eguite bera-ere acaba eçaçue, nolaco içan baita nahiaren gogo presta, halaco biz acabatzea-ere vkanaren arauez.

12. Ecen baldin aitzinetic bada gogo prest içatea, nehor duenaren arauez gogaraco da, eta ez eztuenaren arauez.

Irakurri kapitulu osoa 2 Korintoarrei 8