Itun Zaharra

Itun Berria

2 Korintoarrei 7:9-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Orain aleguera naiz, ez ceren tristetu içan çareten, baina ceren tristetu içan çareten penitentiatara: ecen tristetu içan çarete Iaincoaren araura, hala non deusetan ezpaitzaiçue calteric eguin içan gure aldetic.

10. Ecen Iaincoaren arauezco tristitiác, penitentia obratzen du, vrriquimendu gaberico saluamendutara: baina munduco tristitiác herioa obratzen du.

11. Ecen horrá, Iaincoaren arauez tristetu içate horrec berac, cein artha handia çuetan obratu vkan du: aitzitic cer satisfactionea, aitzitic indignationea, aitzitic beldurra, aitzitic desir handia, aitzitic affectione handia, aitzitic mendequioa? gauça gucietan eracutsi içan çarete nola chahu çareten eguiteco hunetan.

12. Bada baldin scribatu badrauçuet-ere, eztrauçuet scribatu iniuria eguin vkan duenaren causaz, ezeta iniuriatu içan denaren causaz, baina çuec baithan manifesta ledinçát guc çueçaz dugun arthá Iaincoaren aitzinean.

13. Causa hunegatic consolatu içan gara çuen consolatu içanaz: baina haguitzez alegueratuago içan gara Titeren alegrançáz, ceren recreatu içan baita haren spiritua çueçaz gucióz.

14. Eta baldin cerbaitetan çueçaz hura baithan gloriatu içan banaiz, eztut ahalqueric recebitu: baina nola gauça guciac eguiaz erran baitrauzquiçuegu, hala gure gloriatzea-ere, ceinez vsatu vkan baitut Tite baithara, eguiá eriden içan da.

15. Eta haren affectionea handiago da çuetara, orhoitzen denean çuen gucion obedientiáz, eta nola hura recebitu vkan duçuen beldurrequin eta ikararequin

16. Aleguera naiz bada ceren guça gucietan çueçaz assegura ahal bainaite.

Irakurri kapitulu osoa 2 Korintoarrei 7