Itun Zaharra

Itun Berria

2 Korintoarrei 6:9-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Seduciçale beçala, eta alabaina eguiati: ez eçagunac beçala, eta alabaina eçagunac: hiltzen baguina beçala, eta huna vici gara: gaztigatzen garenac beçala, eta alabaina ez hilac:

10. Triste beçala, baina bethi aleguera: paubre beçala, baina anhitzen abratsale: deus gabe beçala, eta alabaina gauça gucien possediçale.

11. O Corinthianoác, gure ahoa irequia da çuetara, gure bihotza largatua da.

12. Etzarete herssiqui habitatzen gutan: baina enserratuac çarete ceuron halsarretan.

13. Bada neure haourrey anço recompensa beraz minço natzaiçue: larga çaiteztez çuec-ere.

14. Etzaiteztela infidelequin vztár: ecen cer participatione du iustitiác iniustitiarequin? eta cer communicatione arguiac ilhumbearequin.

15. Eta cer concordia du Christec Belialequin? eta cer parte fidelac infidelarequin?

16. Eta cer consentimendu du Iaincoaren templeac idolequin? ecen çuec Iainco viciaren temple çarete: Iaincoac erran duen beçala Habitaturen naiz hetan eta ebiliren: eta içanen naiz hayén Iainco eta hec içanen dirade ene populu.

17. Harren, ilki çaiteztez hayén artetic, eta separa çaiteztez, dio Iaunac: eta gauça cithalic hunqui ezteçaçuela, eta nic recebituren çaituztet.

18. Eta içanen natzaiçue çuey Aita, eta çuec içanen çaizquidáte seme eta alaba, dio Iaun bothere gucitacoac.

Irakurri kapitulu osoa 2 Korintoarrei 6