Itun Zaharra

Itun Berria

2 Korintoarrei 6:1-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada haren languile garelaric, othoitz eguiten-ere badrauçuegu, eztuçuen, alfer Iaincoaren gratiá recebitu.

2. Ecen dio Iaincoac, Dembora gogaracoan exauditu vkan aut, eta saluamendutaco egunean aiutatu vkan aut. Huná orain dembora gogaracoa, huná orain saluamendutaco eguna.

3. Scandaloric batre deusetan emaiten eztugularic, gure ministerioa vitupera eztadinçát:

4. Baina gauça gucietán approbatu eracusten ditugularic gure buruäc Iaincoaren cerbitzari anço, patientia handiz tribulationetan, necessitatetan, hersturétan,

5. Çauriétan, presoindeguiétan, tumultuoétan, trabailluétan, veillatzétan, barurétan.

6. Puritatez, eçagutzez, spiritu patientez, ontassunez, Spiritu sainduaz, hypocrysia gaberico charitatez,

7. Eguiazco hitzez, Iaincoaren botherez iustitiazco harma escuinez eta ezquerrez.

8. Ohorez eta desohorez, fama gaitzez eta fama onez.

9. Seduciçale beçala, eta alabaina eguiati: ez eçagunac beçala, eta alabaina eçagunac: hiltzen baguina beçala, eta huna vici gara: gaztigatzen garenac beçala, eta alabaina ez hilac:

10. Triste beçala, baina bethi aleguera: paubre beçala, baina anhitzen abratsale: deus gabe beçala, eta alabaina gauça gucien possediçale.

11. O Corinthianoác, gure ahoa irequia da çuetara, gure bihotza largatua da.

Irakurri kapitulu osoa 2 Korintoarrei 6