Itun Zaharra

Itun Berria

2 Korintoarrei 5:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Ecen badaquigu baldin gure lurreco habitatione hunetaco tabernaclea deseguin badadi, edificiobat Iaincoaganic badugula, etche escuz eguin eztén eternalbat ceruètan.

2. Ecen suspirioz-ere halacotz gaude, gure habitatione cerutic denaz veztitu içatera desir dugula.

3. Badaric-ere baldin veztituac ez billuciac eriden bagaitez.

4. Ecen tabernacle hunetan garenoc, cargaturic suspirioz gaude: ceren desir baitugu ez billuci içatera, baina arreueztitu içatera, iretsi dadinçát mortal dena vicitzeaz.

5. Eta hartara berera gu formatu gaituena Iaincoa da, Spirituaren errésac eman-ere drauzquiguna.

6. Confidança dugularic bada bethiere eta daquigularic ecen arrotz garela gorputz hunetan, absent gara Iaunaganic.

7. (Ecen fedez gabiltza ez ikustez)

8. Baina confidança dugu, eta nahiago gara gorputzetic ilki, eta Iaunarequin habitatzera ioan.

Irakurri kapitulu osoa 2 Korintoarrei 5