Itun Zaharra

Itun Berria

2 Korintoarrei 5:1-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Ecen badaquigu baldin gure lurreco habitatione hunetaco tabernaclea deseguin badadi, edificiobat Iaincoaganic badugula, etche escuz eguin eztén eternalbat ceruètan.

2. Ecen suspirioz-ere halacotz gaude, gure habitatione cerutic denaz veztitu içatera desir dugula.

3. Badaric-ere baldin veztituac ez billuciac eriden bagaitez.

4. Ecen tabernacle hunetan garenoc, cargaturic suspirioz gaude: ceren desir baitugu ez billuci içatera, baina arreueztitu içatera, iretsi dadinçát mortal dena vicitzeaz.

5. Eta hartara berera gu formatu gaituena Iaincoa da, Spirituaren errésac eman-ere drauzquiguna.

6. Confidança dugularic bada bethiere eta daquigularic ecen arrotz garela gorputz hunetan, absent gara Iaunaganic.

7. (Ecen fedez gabiltza ez ikustez)

Irakurri kapitulu osoa 2 Korintoarrei 5