Itun Zaharra

Itun Berria

2 Korintoarrei 4:8-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Gucietan affligitzen gara, baina ez hertsen: behartzen gara, baina ez vtziten:

9. Persecutatzen gara, baina ez abandonnatzen: iraizten gara, baina ez galtzen.

10. Leku gucietan bethiere Iesus Iaunaren mortificationea gorputzean ekarten dugula Iesusen vicitzea-ere gure gorputzean manifesta dadinçát.

11. Ecen gu vici garenoc, bethi heriotara liuratzen gara Iesusgatic, Iesusen vicitzea-ere gure haragui mortalean manifesta dadinçát.

12. Hunegatic herioac gutan lan eguiten du, eta vicitzeac çuetan.

13. Eta ceren fedearen Spiritu ber-bat baitugu, scribatua den beçala, Sinhetsi vkan dut, eta halacotz minçatu içan naiz: guc-ere sinhesten dugu, eta halacotz minço gara.

14. Daquigularic ecen Iesus Iauna resuscitatu duenac gu-ere Iesusez resuscitaturen gaituela, eta ethor eraciren gaituela bere presentiara cuequin batean.

15. Ecen hauc gucioc çuengatic dirade, gratia gucizco handi haur, anhitzen remerciamenduz redunda dadinçát Iaincoaren gloriatan.

16. Halacotz, ezgara naguitzen: baina are baldin gure guiçon campocoa corrumpitzen bada-ere: barnecoa ordea arramberritzen da egunetic egunera.

Irakurri kapitulu osoa 2 Korintoarrei 4