Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13

Itun Zaharra

Itun Berria

2 Korintoarrei 2 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Baina haur neuror baithan deliberatu vkan dut, çuetara tristitiarequin berriz ez ethortera.

2. Ecen baldin nic contrista baçaitzatet, nor da ni aleguera nençaqueenic, niçaz contristatu liçatequeen bera baicen?

3. Eta haur bera scribatu vkan drauçuet, ethor nadinean tristitiaric eztudançát alegueratu behar nincenetaric: çueçaz gucioz fidaz ecen ene alegrançá, çuen guciona dela.

4. Ecen afflictione eta bihotz herstura handitan scribatu drauçuet, anhitz nigar chortarequin: ez contrista cindeiztençát, baina eçagut cineçatençát çuetara dudan charitate gucizco abundanta.

5. Eta baldin norbeit tristitiaren causa içan bada, eznau ni contristatu, baina aldez (hura cargago ezteçadan) çuec gucioc.

6. Asco du harc anhitzez eguin içan çayon reprotchu hunez.

7. Hala non contrariora barka diecoçuen aitzitic, eta consola deçaçuen, tristitiaren handieguiz irets eztadinçát hura.

8. Harren othoitz eguiten drauçuet, confirma deçaçuen hura baithara charitatea.

9. Ecen fin hunetacotz scribatu-ere drauçuet, eçagut neçançát çuen experientiá, eya gauça gucietara obedient çaretenez.

10. Eta cerbait barkatzen draucaçuenari, nic-ere barkatzen draucat: ecen nic-ere baldin cerbait barkatu badut, barkatu draucadanari çuengatic eguin draucat Christen beguitharte aitzinean, Satanez ardiets ezgaitecençát.

11. Ecen haren entrepresác badaquizquigu.

12. Goiticoz, ethorriric Troasera Christen Euangelioagatic, borthá irequi baçaitadán-ere Iaunaz:

13. Eztut vkan paussuric neure spirituan, ceren ezpaineçan eriden Tite neure anayea: baina hetaric congit harturic, ioan nendin Macedoniarát.

14. Esquer bada Iaincoari bethi Christean triumpha eraciten draucunari: eta bere eçagutzearen vssaina eçagut eraciten draucunari leku gucietan.

15. Ecen Christen vssain ona gara Iaincoagana, saluatzen diradenetan, eta galtzen diradenetan:

16. Iaquiteco da, hautan, herio vssain heriotaracotz: eta hetan, vicitze vssain vicitzetaracotz: eta gauça hautacotzat nor da sufficientic?

17. Ecen eztugu, anhitzec beçala, traffiquic eguiten Iaincoaren hitzaz, aitzitic integritatez beçala, aitzitic Iaincoaganic beçala Iaincoaren aitzinean, Christez minço gara.