Itun Zaharra

Itun Berria

2 Korintoarrei 11:8-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Berce Eliçác billuci vkan ditut, hetaric sari hartuz, çuec cerbitza cinçatedançát.

9. Eta çuequin nincenean, eta beharra nuenean eznaiz nagui içan eguitecoan nehoren caltetan: ecen ni falta nincena supplitu vkan dute Macedoniaric ethorri içan ciraden anayéc, eta beguiratu içan naiz eta beguiraturen deusetan-ere çuen carga içatetic.

10. Christen eguiá da nitan, ecen gloriatze haur eztela boçaturen enetzat Achaiaco regionétan.

11. Cergatic? ala ceren çuey on eztaritzuedan? Iaincoac badaqui.

12. Baina eguiten dudana eguinen-ere badut: occasione bilha dabiltzaney occasionea trenca diecedançát: gloriatzen diraden gauçán gu bay beçalaco eriden ditecençat.

13. Ecen halaco apostolu falsuac, obrari sotil dirade, Christen Apostolutara transformaturic.

14. Eta ezta miresteco, ecen Satan bera-ere transformatzen da arguico Ainguerutara.

15. Ezta beraz gauça handia baldin haren ministreac-ere iustitiataco ministretara transformatzen badirade: ceinén fina hayen obrén araura içanen baita.

16. Berriz diot, nehorc ezteçan estima erhoa naicela: ezpere erho anço-ere recebi neçaçue, ni-ere appurbat gloria nadinçát.

Irakurri kapitulu osoa 2 Korintoarrei 11