Itun Zaharra

Itun Berria

2 Korintoarrei 11:10-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Christen eguiá da nitan, ecen gloriatze haur eztela boçaturen enetzat Achaiaco regionétan.

11. Cergatic? ala ceren çuey on eztaritzuedan? Iaincoac badaqui.

12. Baina eguiten dudana eguinen-ere badut: occasione bilha dabiltzaney occasionea trenca diecedançát: gloriatzen diraden gauçán gu bay beçalaco eriden ditecençat.

13. Ecen halaco apostolu falsuac, obrari sotil dirade, Christen Apostolutara transformaturic.

14. Eta ezta miresteco, ecen Satan bera-ere transformatzen da arguico Ainguerutara.

15. Ezta beraz gauça handia baldin haren ministreac-ere iustitiataco ministretara transformatzen badirade: ceinén fina hayen obrén araura içanen baita.

16. Berriz diot, nehorc ezteçan estima erhoa naicela: ezpere erho anço-ere recebi neçaçue, ni-ere appurbat gloria nadinçát.

17. Erraiten dudana, eztut Iaunaren arauez erraiten, baina erhogoaz beçala, gloriatzeco segurança hunetan.

18. Haraguiaren arauez anhitz gloriatzen diradenaz gueroz, ni-ere gloriaturen naiz.

19. Ecen gogotic suffritzen dituçue erhoac, çuhur çaretelaric.

20. Ecen suffritzen duçue baldin nehorc suiectionetan eçarten baçaituztez, baldin nehorc iresten baçaituztez, baldin nehorc çuena edequiten badrauçue, baldin nehor gaineancen bada, baldin nehorc beguithartean ioiten baçaituztez.

21. Desohoreren araura diot, gu indar gabe içan baguinade beçala, aitzitic certan-ere nehor hardit baina (erhoqui minço naiz) hardit naiz ni-ere.

22. Hebraico dirade? ni-ere: Israeltar dirade? ni-ere: Abrahamen haci dirade? ni-ere:

Irakurri kapitulu osoa 2 Korintoarrei 11