Itun Zaharra

Itun Berria

2 Korintoarrei 1:1-6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. PAVLEC Iesus Christen Apostolu Iaincoaren vorondatez denac, eta Timotheo anayeac, Iaincoaren Eliça Corinthen denari, Achaia gucian diraden saindu guciequin:

2. Gratia dela çuequin eta baquea Iainco gure Aitaganic, eta Iesus Christ Iaunaganic.

3. Laudatu dela Iaincoa cein baita Iesus Christ gure Iaunaren Aita, misericordién Aita eta consolatione guciaren Iaincoa,

4. Gure tribulatione gucian consolatzen gaituena: consola ahal ditzagunçát cer-ere tribulationetan diradenac, gueuroc Iaincoaz consolatzen garen consolatione beraz.

5. Ecen nola Christen suffrimenduac gutan abundatzen baitirade, hala gure consolationea-ere abundatzen da Christez.

6. Eta edo affligitzen bagara, çuen consolationeagatic da, eta guc-ere suffritzen ditugun molde bereco suffrimenduén patientián eguiten den saluamenduagatic: edo consolatzen bagara, çuen consolationeagatic da eta saluamenduagatic.

Irakurri kapitulu osoa 2 Korintoarrei 1