Itun Zaharra

Itun Berria

2 Joan 1:1-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. ANCIANOAC andre elegituari, eta haren haourrey, cein nic eguiaz maite baititut, eta ez nic neurorrec solament, baina eguiá eçagutu vkan duten guciéc-ere:

2. Gutan dagoen eta seculacotz gurequin içanen den eguiaren causaz:

3. Gratia, misericordia, baquea dela çuequin Iainco Aitaganic, eta Aitaren Seme Iesus Christ Iaunaganic, eguiarequin eta charitaterequin.

4. Alegueratu içan naun haguitz, ceren eriden dudan hire haourretaric eguián dabiltzala, manamendu recebitu vkan dugun beçala Aitaganic.

5. Eta orain othoitz eguiten draunat, andreá, ez manamendu berriric scribatzen banaraun beçala, baina hatseandanic vkan duguna, elkarri on daritzogun.

6. Eta haur da charitatea, ebil gaitecen haren manamenduén araura: haur da manamendua hatseandanic ençun vkan duçuen beçala, hartan ebil çaitezten.

7. Ecen anhitz abusari sarthu içan da mundura, ceinéc ezpaitute confessatzen Iesus Christ haraguitan ethorri içan dela: halacoa abusari da eta Antechrist.

Irakurri kapitulu osoa 2 Joan 1