Itun Zaharra

Itun Berria

1 Timoteori 5:2-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Emazte çaharrac, amác beçala: gazteac, arrebác beçala castitate gucirequin.

3. Emazte alhargunac ohoraitzac, eguiazqui alhargun diradenac.

4. Baina baldin cembeit emazte alhargunec haourric, edo ilobassoric badu, ikas beçate lehenic berén etche proprira pietateren eracusten, eta burhassoetara ordainaren rendatzen: ecen haour duc on eta placent Iaincoaren aitzinean.

5. Bada eguiazqui alhargun denac eta bera azquendu içan denac sperança dic Iaincoa baithan, eta perseueratzen dic othoitzetan eta orationetan gau eta egun.

6. Baina deliciosqui vici dena, viciric hila duc. 7 Gauça hauc bada denuntiaitzac, irreprehensible diradençát.

8. Eta baldin edoceinec beréz eta principalqui etchecoéz artharic ezpadu, fedeaz vkatu dic, eta duc infidela baino gaichtoago.

9. Emazte alharguna hauta bedi ez hiruroguey vrthe baino gutiagotacoa, senhar baten emazte içana:

10. Obra onetan testimoniage duena: eya haourrac haci dituenez, eya estrangerac alogeatu dituenez, eya sainduén oinac ikuci dituenez, eya affligituac aiutatu dituenez, eya obra on orori ardura iarreiqui içan çayonez.

11. Baina alhargun gazteagoac refusaitzac: ecen bridá largatu dutenean Christen contra, ezcondu nahi dituc:

Irakurri kapitulu osoa 1 Timoteori 5