Itun Zaharra

Itun Berria

1 Timoteori 5:12-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Bere condemnationea dutelaric, ceren bere lehen fedea iraitzi vkan baituté.

13. Eta guehiago, alfer egoile-ere diradelaric ikasten dié etchez etche ebilten: eta eztituc solament alfer egoile, baina edasle-ere, eta curioso, behar eztiraden gaucéz dadassatelaric.

14. Nahi diat bada gazteac ezcon ditecen, haour daguiten, etchea goberna deçaten, occasioneric batre etsayari eztemoten gaizqui erraiteco.

15. Ecen ia baztu itzuli içan dituc Satanen ondoan.

16. Baldin edocein fidelec edo cembeit fidelsac baditu emazte alhargunac, aiuta bitza hec, eta eztadin carga Eliçá, eguiazqui alhargun diradenén asco dençát.

17. Vngui presiditzen duten Ancianoac ohore doblaren digne estima bitez: principalqui hitzean eta doctrinán trabaillatzen diradenac.

18. Ecen Scripturác erraiten dic, Idi bihitzen ari denari eztraucac ahoa lothuren. Eta, Languilea bere sariaren digne da.

19. Ancianoaren contra accusationeric ezteçála recebi biga edo hirur testimonioren azpian baicen.

20. Bekatu eguiten dutenac, gucién aitzinean reprehenditzac, berceac-ere baldur diradençát.

21. Requeritzen aut Iaincoaren eta Iesus Christ Iaunaren eta Aingueru elegituén aitzinean, gauça hauc beguira ditzán, bata berceari preferitu gabe: deus eguiten eztuala alde batera makurtuz.

Irakurri kapitulu osoa 1 Timoteori 5