Itun Zaharra

Itun Berria

1 Timoteori 4:7-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Baina iraizquic fable profanoac eta atsoenac irudiac: eta exerci eçac eure buruä pietatean.

8. Ecen exercitatione corporala probetchu gutitaco duc: baina pietatea gauça gucietara probetchutaco duc, presenteco vicitzearen eta ethortecoaren promessa duelaric.

9. Hitz segura duc haur, eta guciz recebi dadin dignea.

10. Ecen halacotz trabaillatzen-ere gaituc, eta escarniatzen, ceren sperança baitugu Iainco vician, cein baita guiçon gucién Saluadore, eta principalqui fidelén.

11. Gauça hauc denuntiaitzac eta iracats.

12. Nehorc hire gaztetassuna ezteçala menosprecia: baina aicen fidelén exemplu hitzean, conuersationean, charitatean, spirituan, fedean, puritatean.

13. Ethor nadin artean, aquió iracurtzeari, exhortatzeari, doctrinari.

14. Ezteçála menosprecia hitan den dohaina, cein eman içan baitzaic prophetiaz, Ancianoén compainiaren escuén impositionearequin.

15. Gauça hauc praticaitzac, eta aicén gauça hautan attento: hire auançamendua agueri dençat gucién artean.

16. Gogoa emoc eure buruäri eta doctrinari: perseuera eçac gauça hautan: ecen baldin haur badaguic, eure buruä duc saluaturen eta hiri behatzen çaizquianac.

Irakurri kapitulu osoa 1 Timoteori 4