Itun Zaharra

Itun Berria

1 Timoteori 1:6-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Gauça hautaric batzu erauciric conuertitu içan dituc elhe vanotara:

7. Legueco doctor içan nahi diradelaric eta aditzen eztituztelaric erraiten eta asseguratzen dituzten gauçác.

8. Eta baceaquiagu ecen ona dela Leguea, baldin nehorc harçaz bidezqui vsatzen badu.

9. Daquigularic ecen Leguea eztela iustoagatic iarri, baina gaichtoacgatic eta desobedientacgatic: Iaincoaren menospreciaçaleacgatic eta vicitze gaichtotacoacgatic, religioneric eztaducatenacgatic eta profanoacgatic, aita-amén hiltzaleacgatic eta guicerhaileacgatic:

10. Paillartacgatic, bugreacgatic, guiça ebatsleacgatic, gueçurtiacgatic, desperiuruacgatic, eta baldin deus berceric doctrina sanoaren contratacoric bada.

11. Cein doctrina baita Iainco benedicatuaren Euangelio gloriazco niri cargutan eman içan çaitadanaren araura.

12. Eta esquer emaiten diarocat ni fortificatu nauenari, cein baita, Iesus Christ gure Iauna: ceinec fidel estimatu vkan bainau, bere cerbitzuan eçarriric:

13. Ni, lehen bainincén blasphemaçale eta persecutaçale eta iniuriaçale: baina misericordia eguin içan ciaitadac: ecen ignorantiaz eguin vkan diat, fedea eznuelaric.

Irakurri kapitulu osoa 1 Timoteori 1