Itun Zaharra

Itun Berria

1 Tesalonikarrei 4:1-6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Gaineracoaz bada anayeác, othoizten çaituztegu, eta requeritzen Iesus Iaunaz, gureganic recebitu vkan duçuen beçala, nola ebili behar çareten eta Iaincoaren gogaraco içan, guerotic guerora auançago çaitezten.

2. Ecen badaquiçue cer manamenduac eman drauzquiçuegun Iesus Iaunaren partez.

3. Ecen haur da Iaincoaren vorondatea,çuen sanctificationea, paillardiçataric beguira çaitezten:

4. Eta iaquin deçan çuetaric batbederac bere vnciaren posseditzen sanctificationerequin eta ohorerequin:

5. Ez guthiciataco affectionerequin, Gentil Iaincoa eçagutzen eztutenen ançora.

6. Nehorc ezteçala aurizqui edo engana bere anayea eceinere eguitecotan: ecen Iauna gauça hauen gucién mendecaçale da, nola lehen-ere erran eta testificatu baitrauçuegu.

Irakurri kapitulu osoa 1 Tesalonikarrei 4