Itun Zaharra

Itun Berria

1 Tesalonikarrei 2:1-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Ecen ceuroc badaquiçue, anayeác, gure çuec baitharaco sartzea nola eztén vano içan:

2. Baina are, daquiçuen beçala, lehenetic affligitu eta iniuriatu içan baguinen-ere Philippesen, hardieça hartu vkan dugu gure Iaincoan, çuey Iaincoaren Euangelioaren predicatzera combat handirequin.

3. Ecen gure exhortationea ezta abusionez, ez vileniaz, ez enganiorequin içan:

4. Baina nola Iaincoaz approbatu içan baicara Euangelioaren predicationea eman lequigun, hala minçatzen gara, ez guiçonén gogara eguin nahi baguendu beçala, baina Iaincoaren, ceinec gure bihotzac approbatzen baititu.

5. Ecen behinere lausenguzco hitzez eztugu vsatu vkan, daquiçuen beçala: ezeta auaritiataco occasionez: Iaincoa da testimonio.

6. Eta guiçonetaric eztugu gloriaric bilhatu vkan, ezeta çuetaric, ez bercetaric, grauitate eduqui ahal guenduqueelaric, Christen Apostolu beçala.

7. Baina içan gara eme çuen artean, vnhide batec bere haourrac delicatuqui hatzen balitu beçala.

8. Hunela çuetara affectionatuac guinelaric, desir guenduen çuey partitzera ez solament Iaincoaren Euangelioa, baina gure arima propriac-ere, ceren guçaz onhetsiac baitzineten.

9. Ecen orhoit çarete, anayeác, gure trabailluaz eta nequeaz: ecen gau eta egun languiten ari guinela, çuetaric nehoren phorogu ezguinençát, predicatu vkan dugu çuec baithan Iaincoaren Euangelioa.

10. Çuec testimonio çarete eta Iaincoa, nola sainduqui eta iustoqui, eta reprotchu gabe çuen, sinhetsi duçuenón artean conuersatu vkan dugun.

11. Daquiçuen beçala, nola çuetaric batbedera, aitác bere haourrac beçala, auertitzen guenduen.

12. Eta consolatzen eta requeritzen, ebil cindeizten bere resumara eta gloriara deitzen çaituzten Iaincoari dagocan beçala.

Irakurri kapitulu osoa 1 Tesalonikarrei 2