Itun Zaharra

Itun Berria

1 Pedro 5:5-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Halaber gazteác, çareten çaharrén suiet, eta guciac çareten bata bercearen suiet: çareten humilitatez barnetic appainduac: ecen Iaincoac vrgulutsuey resistitzen draue, eta humiley gratia eguiten.

6. Humilia çaitezte bada Iaincoaren escu botheretsuaren azpian, ordu datenean goiti çaitzatençat:

7. Çuen artha gucia haren gainera egoizten duçuela: ecen harc artha du çueçaz.

8. Çareten sobre, eta veilla eçaçue, ecen çuen etsay deabrua, lehoin marrumalaribat beçala, çuen inguru dabila, cein irets deçaqueen bilha:

9. Resisti ieçoçue fedez fermu çaretelaric: daquiçuelaric ecen afflictione berac çuen anayén compainia munducoan complitzen diradela.

10. Baina gratia guciaren Iaincoac, ceinec deithu baiquaitu bere gloria eternalera Iesus Christ Iaunean, appurbat suffritu dugunean, compli confirma, fortifica eta finca çaitzatela.

11. Hari gloria eta indar secula seculacotz. Amen.

12. Syluano gure anaye, vste dudan becembatean, fidelarequin, laburqui scribatu drauçuet: exhortatzen çaituztedalaric, eta testificatzen dudalaric haur dela Iaincoaren gratia eguiazcoa, çeineten baitzaudete.

13. Salutatzen çaituzte Babyloneco Eliça çuequin batean elegituac, eta ene seme Marc-ec.

14. Saluta eçaçue elkar charitatezco potez. Baquea dela çuequin gucioquin, cein baitzarete Iesus Christean, Amen.

Irakurri kapitulu osoa 1 Pedro 5