Itun Zaharra

Itun Berria

1 Pedro 4:7-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Bada gauça gucién fina hurbiltzen da. Çareten beraz sobre eta iratzarri othoitz eguitera:

8. Eta gauça gucién gainetic çuen artean charitate affectionezcoa duçuelaric: ecen charitateac estaliren du bekatuén anhitztassuna.

9. Çareten elkarren ostatuz recebiçale, murmurationeric gabe.

10. Batbederac dohaina recebitu duenaren arauez bercey administra biecé, Iaincoaren anhitz aldezco gratiaren dispensaçale onéc beçala.

11. Baldin norbeit minço bada, minça bedi Iaincoaren hitzéz beçala: baldin norbeit administratzen ari bada, administra beça Iaincoac administratzen duen puissançaren araura: gauça gucietan glorifica dadinçat Iaincoa Iesus Christez, ceini gloria eta indar secula seculacotz. Amen.

12. Gucizco maiteác, ezteçaçuela estranio eriden, labean beçala çaretenean çuen phorogatzeagatic, cerbait gauça vste gaberic ethorten balitzeiçue beçala:

13. Aitzitic Christen afflictionetan communicatzen duçuen becembatean, aleguera çaitezte: haren gloriaren reuelationean-ere, atseguin hartzen duçuela aleguera çaiteztençát.

15. Bada çuetaric nehor eztadila affligi guicerhaile, edo ohoin, edo gaizquiguile, edo berceren onén guthicioso beçala:

16. Baina baldin Christino beçala affligitzen bada etzayola laido, aitzitic glorifica beça Iaincoa alde harçaz.

17. Ecen ordu da has dadin iugemendua Iaincoaren etchetic: eta baldin lehenic gureganic hatsen bada, ceric içanen da Iaincoaren Euangelioa obeditzen eztutenén fina?

18. Eta baldin iustoa nequez saluatzen bada, infidela eta bekatorea non comparituren da?

19. Halacotz bada Iaincoaren vorondatez affligitzen diradenéc, creaçale fidelari beçala bere arimác gommenda bietzote vngui eguinéz.

Irakurri kapitulu osoa 1 Pedro 4