Itun Zaharra

Itun Berria

1 Korintoarrei 6:1-7 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Hauçu da çuetaric cembeit, eguitecoric duenean berce baten contra, iugemendutara ioaitera iniustoén aitzinera, eta ez sainduén aitzinera?

2. Eztaquiçue ecen sainduéc mundua iugeaturen dutela? eta baldin çueçaz mundua iugeaturen bada, indigne çarete gauça chipienén iugeatzeco?

3. Eztaquiçue ecen Aingueruäc iugeaturen ditugula? cembatez areago vicitze hunetaco gauçac?

4. Halacotz bada baldin vicitze hunetaco gaucéz gorteac badituçue, Eliçán estima chipitacoen diradenac eçar itzaçue iar-lekuan.

5. Çuen ahalquetan, haur erraiten drauçuet. Horrela da çuen artean çuhurric eztén, ez are bat, bere anayén artean iugea ahal deçaquenic?

6. Baina anayeac anayearen contra auci du, eta are infidelén aitzinean.

7. Ia segur guciz falta da çuetan, ceren auci baituçue ceurón artean: ceren eztuçue lehen iniuria suffritzen? ceren eztuçue lehen calte recebitzen?

Irakurri kapitulu osoa 1 Korintoarrei 6