Itun Zaharra

Itun Berria

1 Korintoarrei 4:9-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Ecen badaritzat Iaincoac gu monstrança eçarri gaituela, baicara, azquen Apostoluac, heriotara condemnatuac beçala: ecen beguietaco miragarri eguin içan gaitzaizte munduari eta Aingueruey eta guiçoney.

10. Gu erho Christgatic, eta çuec çuhur Christ Iaunean, gu flaccu, eta çuec sendo: çuec noble, eta gu bilaun. Ordu hunetarano eta gosse gara eta egarri gara, eta billuci gara, eta buffetatzen gara, eta leku batetic bercera errebelatuac gabiltza:

11. Eta trabaillatzen gara, gure escu propriéz lan eguinez.

12. Iniuriatzen gara, eta vngui erraiten dugu: persecutatzen gara, eta suffritzen dugu:

13. Diffamatzen gara, eta othoitz eguiten dugu, munduco scobaquin beçala eguin içan gara, eta gucién karracaquin beçala oraindrano.

14. Eztrauzquiçuet gauça hauc scribatzen ahalque çaitzatedançát, baina neure haour maite anço auisatzen çaituztet.

16. Ecen hamar milla pedagogo bacintuzte-ere Christean, ez ordea anhitz aita: ecen Iesus Christean, Euangelioaz nic engendratu vkan çaituztet. Othoitz eguiten drauçuet bada, ene imitaçale çareten.

17. Halacotz igorri drauçuet Timotheo, cein baita ene seme maitea eta fidela gure Iaunean, harc orhoit eraciren drauzquiçue ceric diraden ene bideac Christean, leku gucietan Eliça orotan iracasten dudan beçala.

18. Ni çuetara ethorteco ezpaninz beçala, batzu hantuac içan dirade.

19. Baina ethorriren naiz sarri çuetara, baldin Iaunac nahi badu: eta eçaguturen dut, ez hantu içan diraden horién hitza, baina verthutea.

20. Ecen Iaincoaren resumá ezta hitzean, baina verthute spiritualean.

21. Cer nahi duçue? cihorrequin ethorriren naiz çuetara, ala charitaterequin eta emetassunezco spiriturequin?

Irakurri kapitulu osoa 1 Korintoarrei 4