Itun Zaharra

Itun Berria

1 Korintoarrei 4:1-6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Estima beça guçaz guiçonac Christen ministréz, eta Iaincoaren secretuén dispensaçaléz beçala.

2. Baina gaineracoaz, necessario da dispensaçaletan leyal batbedera eriden dadin.

3. Niçaz den becembatean, ansia guti dut çueçaz edo iugemendu humanoz iudicatu içatearen: are neure buruä-ere eztut iudicatzen.

4. Ecen deusetan eztut neure buruä hoguendun senditzen: ordea huneçaz eznaiz iustificatu: baina ni iudicatzen nauena, Iauna da.

5. Halacotz, ezteçaçuela dembora baino lehen iudica, Iauna dathorreno, ceinec ilhumbeco gauça estaliac-ere arguituren baititu, eta bihotzetaco conseilluac manifestaturen: eta orduan laudorio vkanen du batbederac Iaincoaganic.

6. Bada anayác, gauça hauc minçatzeco manera batez itzuli vkan ditut neure eta Apolloren gainera, çuen causaz: gutan ikas deçaçuençát, scribatua den baino guehiago ez presumitzera: bata bercearen contra hant etzaiteztençát berceren contra.

Irakurri kapitulu osoa 1 Korintoarrei 4