Itun Zaharra

Itun Berria

1 Korintoarrei 16:9-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Ecen bortha handibat eta efficaciotacobat irequi içan çait, baina etsay anhitz.

10. Eta baldin ethor badadi Timotheo, gogoauçue segur den çuec baithan: ecen Iaunaren obrá obratzen du nic-ere beçala.

11. Bada nehorc ezteçala hura menosprecia, baina guida eçaçue baquerequin, dathorrençát enegana, ecen haren beguira nago anayequin.

12. Eta anaye Apolloz den becembatean, anhitz othoitz eguin draucat ioan ledin çuetara anayequin: baina neholetan-ere eztu vkan vorondateric orain ioaiteco: baina ethorriren da opportunitatea duenean.

13. Veilla eçaçue, çaudete fedean fermu, valentqui perporta çaitezte, fortifica çaitezte.

14. Çuen eguiteco guciac charitaterequin eguin bitez.

15. Eta othoitz eguiten drauçuet, anayeác, badaquiçue Estebenen familiá Achaiaco primitién artean dela, eta sainduén cerbitzura bere buruäc eman dituztela:

16. Çuec-ere çareten suiet halacoén, eta gurequin languiten eta trabaillatzen ari den guciaren.

17. Boz naiz bada Estebenen eta fortunaten eta Achaicoren ethorteaz, ceren çuen absentiá hec supplitu vkan baituté.

18. Ecen recreatu vkan dituzte ene spiritua eta çuena. Eçagut itzaçue bada halaco diradenac.

19. Salutatzen çaituztez Asiaco Elicéc. Salutatzen çaituztez gure Iaunean anhitz, Aquilac eta Priscillac, bere etcheco Eliçarequin.

20. Salutatzen çaituztez anaye guciéc. Saluta eçaçue elkar pot saindu batez.

21. Ene Paulen escuazco salutationea.

22. Baldin cembeit bada Iesus Christ Iaunari on eztaritzanic, biz anathema, maran-atha.

Irakurri kapitulu osoa 1 Korintoarrei 16