Itun Zaharra

Itun Berria

1 Korintoarrei 15:46-55 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

46. Baina spiritual dena ezta lehen, baina sensual dena: guero spiritual dena.

47. Lehen guiçona lurretic, lurreco: eta bigarren guiçona, cein baita Iauna, cerutic.

48. Lurrecoa nolaco, halaco lurreco diradenac-ere: eta cerucoa nolaco, halaco cerucoac-ere.

49. Eta lurrecoaren imaginá ekarri vkan dugun beçala, ekarriren dugu cerucoaren imagina-ere.

50. Huná cer diodan, anayeác, ecen haraguiac eta odolac Iaincoaren resumá hereta ecin deçaquetela: eta corruptioneac eztuela incorruptionea heretatzen.

51. Huná, mysteriobat erraiten drauçuet, Guciac behinçat lokarturen ez gara, baina guciac bay muthaturen:

52. Moment batez eta begui keinu batez, azquen trompettán (ecen ioren du trompettác) eta hilac resuscitaturen dirade incorruptible, eta gu muthaturen gara.

53. Ecen behar da corruptible haur vezti dadin incorruptionez, eta mortal haur vezti dadin immortalitatez.

54. Bada corruptible haur veztitu datenean incorruptionez, eta mortal haur veztitu datenean immortalitatez, orduan eguinen da scribatu dena, Iretsi içan da herioa victoriatara.

55. O herioá, non da hire victoria? o sepulchreá, non da hire eztena?

Irakurri kapitulu osoa 1 Korintoarrei 15