Itun Zaharra

Itun Berria

1 Korintoarrei 15:32-39 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

32. Baldin guiçonaren arauez bestién contra bataillatu içan banaiz Ephesen, cer probetchu dut, baldin hilac resuscitatzen ezpadirade? Ian deçagun eta edan deçagun: ecen bihar hilen gara.

33. Etzaiteztela seduci. Propos gaichtoéc corrumpitzen dituzte conditione onac.

34. Iratzar çaiteztez iustoqui vicitzera, eta bekaturic eztaguiçuela: ecen batzuc Iaincoaren eçagutzea eztuté: çuen ahalquetan erraiten drauçuet.

35. Baina erranen du cembeitec, Nola resuscitatzen dirade hilac? eta nolaco gorputzetan ethorriren dirade?

36. Erhoá, hic ereiten duána, eztuc viuificatzen, baldin hil ezpadadi.

37. Eta ereiten duána, eztuc gorputz sorthuren dena ereiten, baina bihi hutsa, nola heltzen baita, oguiarena, edo cembeit berce bihirena.

38. Baina Iaincoac emaiten diraucac gorputza nahi duen beçala, eta hacietaric batbederari ceini bere gorputz propria.

39. Haragui gucia ezta haragui ber-bat: baina berce da guiçonén haraguia, eta berce, abren haraguia: eta berce arrainena: eta berce choriena.

Irakurri kapitulu osoa 1 Korintoarrei 15