2. Ceinez saluatzen-ere baitzarete, baldin orhoit baçarete cer maneraz hura denuntiatu drauçuedan: baldin alfer sinhetsi vkan ezpaduçue.
3. Ecen eman drauçuet recebitu-ere vkan nuena: nola Christ hil içan den gure bekatuacgatic, Scripturén araura:
4. Eta nola ohortze eta resuscitatu içan den hereneco egunean, Scripturén araura:
5. Eta nola ikussi içan den Cephasez, eta guero hamabiéz.
6. Gueroztic ikussi içan da borz ehun anayez baina guehiagoz aldi batez: ceinetaric anhitz vici baitirade oraindrano, eta batzu lokartu-ere içan dirade:
7. Gueroztic ikussi içan da Iacquesez: eta guero Apostolu guciez.
8. Eta gucietaco azquenenic, aburtoin ançocoaz ikussi içan da niçaz-ere.
9. Ecen ni naiz Apostoluetaco chipiena, Apostolu deithu içateco digne eznaicenor, ceren persecutatu vkan baitut Iaincoaren Eliçá.
10. Baina Iaincoaren gratiaz naiz naicena: eta haren ni baitharaco gratiá, ezta vano içan, aitzitic hec guciac baino guehiago trabaillatu içan naiz: badaric-ere ez ni, baina Iaincoaren gratia enequin dena.