Itun Zaharra

Itun Berria

1 Korintoarrei 15:14-32 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

14. Eta baldin Christ resuscitatu içan ezpada, beraz vano da gure predicationea, eta çuen fedea-ere vano da.

15. Eta erideiten-ere bagara Iaincoaren testimonio falsu: ecen testificatu vkan dugu Iaincoaz, nola resuscitatu vkan duen Christ, cein ezpaitu resuscitatu, baldin hilac resuscitatzen ezpadirade.

16. Ecen baldin hilac resuscitatzen ezpadirade, Christ-ere ezta resuscitatu içan.

17. Eta baldin Christ resuscitatu içan ezpada, vano da çuen fedea: oraino çuen bekatuetan çarete.

18. Beraz Christan lokartu diradenac-ere, galdu içan dirade.

19. Baldin vicitze hunetan solament Christ baithan sperança badugu, guiçon gucietaco miserablenac gu gara.

20. Baina orain, Christ resuscitatu içan da hiletaric: eta lokartu içan diradenén primitia eguin içan da.

21. Ecen herioa guiçon batez denaz gueroz, hilén resurrectionea-ere guiçon-batez da.

22. Ecen nola guciac Adamtan hiltzen baitirade, hala Christan-ere viuificaturen dirade guciac.

23. Baina batbedera bere ordenançán: primitia Christ, guero Christen diradenac, haren aduenimenduan.

24. Guero içanen da fina, eman drauqueonean resumá Iainco Aitari: abolitu duqueenean principaltassun gucia, eta puissança eta bothere gucia.

25. Ecen behar du harc regnatu, etsay guciac bere oinén azpian eçarri dituqueeno.

26. Eta azquen etsay deseguinen dena herioa da.

27. Ecen gauça guciac suiet eguin vkan ditu haren oinén azpico (baina erraiten duenean, ecen gauça guciac haren suiet eguin içan diradela, agueria da ecen gauça guciac haren suiet eguin dituena reseruatua dela.)

28. Eta gauça guciac hari suiet eguin çaizqueonean, orduan Semea bera-ere suiet eguinen çayó gauça guciac hari suiet eguin drauzquionari, Iaincoa dençat gucia gucietan.

29. Bercela cer eguinen duté hiltzat batheyatzen diradenéc, baldin guciz hilac resuscitatzen ezpadirade? eta cergatic batheyatzen dirade hiltzat?

30. Eta cergatic gu periletan gara ordu oroz? 31 Egunetic egunera hiltzen naiz, gure gloria Iesus Christ gure Iaunean dudanaz.

32. Baldin guiçonaren arauez bestién contra bataillatu içan banaiz Ephesen, cer probetchu dut, baldin hilac resuscitatzen ezpadirade? Ian deçagun eta edan deçagun: ecen bihar hilen gara.

Irakurri kapitulu osoa 1 Korintoarrei 15