Itun Zaharra

Itun Berria

1 Korintoarrei 15:1-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada auisatzen çaituztet, anayeác, declaratu drauçuedan Euangelioaz, cein recebitu baituçue, ceinetan egoiten-ere baitzarete.

2. Ceinez saluatzen-ere baitzarete, baldin orhoit baçarete cer maneraz hura denuntiatu drauçuedan: baldin alfer sinhetsi vkan ezpaduçue.

3. Ecen eman drauçuet recebitu-ere vkan nuena: nola Christ hil içan den gure bekatuacgatic, Scripturén araura:

4. Eta nola ohortze eta resuscitatu içan den hereneco egunean, Scripturén araura:

5. Eta nola ikussi içan den Cephasez, eta guero hamabiéz.

6. Gueroztic ikussi içan da borz ehun anayez baina guehiagoz aldi batez: ceinetaric anhitz vici baitirade oraindrano, eta batzu lokartu-ere içan dirade:

7. Gueroztic ikussi içan da Iacquesez: eta guero Apostolu guciez.

8. Eta gucietaco azquenenic, aburtoin ançocoaz ikussi içan da niçaz-ere.

9. Ecen ni naiz Apostoluetaco chipiena, Apostolu deithu içateco digne eznaicenor, ceren persecutatu vkan baitut Iaincoaren Eliçá.

10. Baina Iaincoaren gratiaz naiz naicena: eta haren ni baitharaco gratiá, ezta vano içan, aitzitic hec guciac baino guehiago trabaillatu içan naiz: badaric-ere ez ni, baina Iaincoaren gratia enequin dena.

11. Beraz, bada nic, bada hec, hunela predicatzen dugu, eta hunela sinhetsi vkan duçue.

Irakurri kapitulu osoa 1 Korintoarrei 15