Itun Zaharra

Itun Berria

1 Korintoarrei 14:26-38 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

26. Cer da bada anayeac? biltzen çareten oroz, çuetaric batbederac psalmu du, doctrina du, reuelatione du, lengoage du, interpretatione du, gauça guciac edificationetan eguin bitez.

27. Ezpa lengoage arrotzez edocein minço bada, biguez edo gorena hirurez eguin bedi, eta aldizca: eta batec interpreta beça.

28. Eta baldin interpretaçaleric ezpada, ichil bedi Eliçan lengoage arrotzez minço dena, eta bere buruäri minça bequió eta Iaincoari.

29. Eta biga edo hirur Propheta minça bitez, eta bercéc iugea beçate.

30. Eta baldin cerbait berce iarriric dagoen bati reuelatu içan baçayó, lehena ichil bedi.

31. Ecen guciéc bata bercearen ondoan prophetiza ahal deçaqueçue, guciéc ikas deçatençát, eta guciac consola ditecençát.

32. Eta Prophetén spirituac Prophetén suiet dirade.

33. Ecen Iaincoa ezta confusionezco Iainco, baina baquezco, sainduén Eliça gucietan agueri den beçala.

34. Çuen emazteac Elicetan ichilic beude: ecen etzaye permettitzen minçatzera: baina bire suiet, Legueac-ere erraiten duen beçala.

35. Eta baldin cerbait ikassi nahi baduté, etchean bere senharrac interroga bitzate: ecen deshonest da emaztén Eliçán minçatzea.

36. Ala çuetaric Iaincoaren hitza ilki içan da? ala çuetara beretara heldu içan da?

37. Baldin cembeitec vste badu Propheta dela, edo spiritual, eçagut beça ecen scribatzen drauzquiçuedan gauçác Iaincoaren manamendu diradela.

38. Eta ignorant dena, ignorant biz.

Irakurri kapitulu osoa 1 Korintoarrei 14