Itun Zaharra

Itun Berria

1 Korintoarrei 14:1-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Çarreitzate chariteari, eta çareten dohain spiritual guthicioso, baina guehienic prophetiza deçaçuen.

2. Ecen lengoage arrotzez minço dena etzaye guiçoney minço, baina Iaincoari: ecen nehorc eztu ençuten, eta spirituz mysterioac erraiten ditu.

3. Baina prophetizatzen duena, guiçoney minço çaye edificationetan, eta exhortationetan, eta consolationetan.

4. Lengoage arrotzez minço denac, bere buruä edificatzen du: baina prophetizatzen duenac, Eliçá edificatzen du.

5. Nahi dut bada çuec gucioc lengoage diuersez minça çaitezten, baina nahiago prophetiza deçaçuen ecen handiago da prophetizatzen duena ecen ez lengoage diuersez minço dena, baldin interpretatzen ezpadu, Eliçác edificatione har deçançát.

6. Bada orain, anayeác, baldin banathor çuetara lengoage arrotzez minço naicela, cer probetchu eguinen drauçuet: baldin minça ezpanaquiçue edo reuelationez, edo scientiaz, edo prophetiaz, edo doctrinaz?

7. Eta gauça arima gabe soinu emaiten dutenec-ere edo den chirula, edo harpa, baldin cerbait differentia tonuz ezpademate, nolatan eçaguturen da chiruláz edo harpáz ioiten dena?

8. Ecen baldin soinu iaquin-bat eman ezpadeça trompettác, nor preparaturen da bataillara?

9. Hala çuec-ere baldin adi daitequeen hitza mihiaz pronuntia ezpadeçaçue, nolatan adituren da erraiten dena? ecen airera minçaçale içanen çarete.

10. Hambat (heltzen ohi den beçala) soinu mota da munduan, eta batre ezta muturic.

11. Beraz baldin ezpadaquit vozaren verthutea, içanen natzayó minço denari barbaro: eta minço çaitadana barbaro içanen çait.

12. Hala çuec-ere dohain spiritual guthicioso çaretenaz gueroz, çarreitzate hetan abundoso içateari Eliçaren edificationetan.

13. Halacotz lengoage arrotzez minço denac othoitz begui interpreta ahal deçançát.

14. Ecen baldin lengoage arrotzez othoitz eguiten badut, ene spirituac othoitz eguiten du: baina ene adimendua fructu gabe da.

Irakurri kapitulu osoa 1 Korintoarrei 14